XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kanpoan uzten dira garraio, egoitza eta jantokiko ekipo eta elementuen kontserbazioa eta konponketako gastuak, beren epigrafe espezifikoetan konputatzen direlako.
g) Errentamendu-gastuak
Irakaskuntzako iharduerarako akurako erregimenean erabilitako lokal-gastuak.
Bertan sartzen dira orobat makina-akurapeneko gastuak, etab.
h) Komunikazio-gastuak
Posta, telegrafo eta telefonoko gastuak barnehartzen ditu.
i) Hornidurako gastuak
Argi, ur eta berokuntzako gastuak besarkatzen ditu.
j) Kanpoko lan eta zerbitzuen gastuak.
Asistentzia mediko-sanitario, orientazio-zerbitzu, ebaluazio, etab. bezalako gaietan lankidetza usua duten enpresei egindako
k) Garbitasuna Ikastetxearen garbitasunetik eratorritako gastuak barnehartzen ditu.
Kanpoko pertsonalarekin egiten denean, pertsonalari egindako ordainketak eta materialaren gastuak hartzen ditu.
Bertoko pertsonalak egiten duenean, aldiz, ez du pertsonalari egindako ordainketarik hartzen.
l) Aseguru-primengatiko gastuak
Kontratatu izandako primetatik (arrisku-aseguru, etab.etatik) eratorritako gastuak hartzen ditu.
m) Iharduera osagarriak
Iharduera eta irakaskuntza osagarrietatik eratorriko gastuak.
n) Beste gastuak
Epigrafe honetan aurrekoetan barnehartu ez diren gainerako beste edozein sartzen da.
Halakotzat ematen dira erreferentziako epealdian ondasun inbentariagarrietan egindako inbertsioak, beren erosbalioa anotatuz.
Eraikuntz bideko edifizioen kasuan, epealdian egindako obraren balioa hartu da kontutan.
Honako inbertsio-sailkapen hau jarraitu da:
a) Lurrak
Lurretan egindako inbertsioa.
b) Ondasun higiezinak
Eskola-edifizioa, kirol-instalazioak, bideak, aparkalekuak, ur, gas, etab.en instalazioa, etab. besarkatzen ditu.